• Euskara
  • Castellano
  • Français

Open Source Content Management

  • Edukira saltatu
  • Nabigazio hasierara eta saio hasierara saltatu

Nabigazio bilaketa ikusi

Nabigazioa

Bilatu

  • Ataria
  • Nor gara?
  • Albisteak
  • Argazkiak
  • EHK Telebista
  • Atxikimenduak
  • Kontaktua
  • Denda
  • Euskal Kayak Surf Kopa martxan da
    Euskal Kayak Surf Kopa martxan da

    Martxoaren 17an, Kayak Surfeko Gipuzkoako Txapelketa eta Euskal Kopa ospatu ziren Zurriolako hondartzan

  • Urizar eta Luquin nagusi Zubietan
    Urizar eta Luquin nagusi Zubietan

    Luis Maria Urizar eta Amaia Luquinek zirkuitua irabazteko hautagaitza aurkeztu zuten Zubietako frogan

  • Realarentzat Emakumezkoen Euskal Herriko II. Futbol Kopa
    Realarentzat Emakumezkoen Euskal Herriko II. Futbol Kopa

    Beasaingo Loinatz futbol zelaian jokatu den finalean, txuri-urdinak 2-0 nagusitu zaizkie talde zuri-gorriari.

  • Añorgak gauzak zail jarri dizkion arren, Reala izango da Athleticen aurka Beasaingo finalean
    Añorgak gauzak zail jarri dizkion arren, Reala izango da Athleticen aurka Beasaingo finalean

    Añorgak gauzak zail jarri badizkio ere Realak Igandeko finalerako txartela lortu du Azpeitian

  • Athletic EHko II Kopako lehen finalista
    Athletic EHko II Kopako lehen finalista

    Atheticeko neskak 5-0 gailendu zaizkie Lagunakekoei Sondikako Basozabal zelaian.

  • Reala finalerdietan izango da
    Reala finalerdietan izango da

    Gaur arratsaldean Oiartzunen jokatu den Emakumezkoen Euskal Herriko II. Futbol Kopako final laurdetako azken partiduan Reala izan da nagusi.

  • Lagunak nagusi San Ignazioren aurka
    Lagunak nagusi San Ignazioren aurka

    2-1 irabazi dio Barañaingo taldeak Bilbokoari gaur goizean Arangurenenen jokatu den partidan.

  • Añorga finalerdietara
    Añorga finalerdietara

    Azkoitiko Txerloia futbol zelaian jokatutako partiduaren ostean, Añorga izango da Euskal Herriko Emakumezkoen II. Futbol kopako finalaurrerako sailkatu den bigarren taldea.

  • Athletic nagusi Ellakurin
    Athletic nagusi Ellakurin

    10-0 nagusitu da Athletic Aurrera de Vitoriaren aurka Laudion

  • Biarritz Olympiquentzat Euskal Herriko I Rugby Kopa
    Biarritz Olympiquentzat Euskal Herriko I Rugby Kopa

    Euskal Herriko I. Rugby Kopa Biarritz aldera joan da, Anoetako estadioan Aviron Bayonnaisen aurka jokatutako partiduan 10 - 0 nagusitu baitira zuri-gorriak

  • Garaipen historikoa
    Garaipen historikoa

    Euskal Herriko selekzioa 1-0 nagusitu da Anoetako estadioan Eslovakiaren aurka jokatutako partidan

  • Aurrera de Vitoria aurrera
    Aurrera de Vitoria aurrera

    Lehen denboran lortutako aldeari eutsi eta, Aurrera de Vitoriak Emakumezkoen  Euskal Herriko Futbol Kopako final zortzirenak gainditu ditu Arrasateren aurka 4 eta 3 nagusituz.

  • San Iñazio nagusi, eta finalaurdenetara
    San Iñazio nagusi, eta finalaurdenetara

    Bilboko San Iñazio taldeak Emakumezkoen Futbol Kopako finalaurdenetarako txartela lortu du Iruñeko San Juan taldea 0 eta 2 mendean hartu ostean.

  • Oiartzun nagusi kopako lehen partidan
    Oiartzun nagusi kopako lehen partidan

    Donibane Garazin jokatu den emakumezkoen Euskal Herriko Futbol Koparen bigarren edizioko lehen partiduan gipuzkoarrak izan dira partiduaren jaun eta jabe.

  • Jon Erguin sendo Amasako frogan
    Jon Erguin sendo Amasako frogan

    Jon Erguinek momentu paregabean dagoela erakutsi zuen Amasan jokatu zen Euskal Herriko mendi-Duatloi Zirkuituko seigarren froga irabaziz.

  • Getariako Lonjan Taldea txapeldun!
    Getariako Lonjan Taldea txapeldun!

    Final handian, olatuak lagun, ikuskizun paregabea eskaini ostean Kantauri Surf Ligako lehen garailea Getariako Lonjan Taldea dugu.

Previous Next Play Pause
  • Futbola
  • Surfa
  • Mendi-Duatloia
  • Besteak
  • Rugbya
  • Xakea
Selekzioko materiala
By AZ Phoenix DUI Lawyer

Euskal Herriko selekzioak nazioarteko rugby 7 txapelketetan

Xehetasunak
Non argitaratua: Larunbata, 18 Maiatza 2013 19:33

Euskal Herriko Rugby selekzioak ordezkaritza izango du datozen egunetan Châteaulinen (Bretainia) eta Parisen jokatuko diren nazioarteko rugby 7 txapelketetan. Euskal Herria Kirola elkarteak Euskadiko Federazioarekin elkarlanean posible egin du sub 18 eta senior mailako launa talde mundu mailako taldeekin lehiatzea. Zorterik onena opa diegu!


Euskal Herria - Basque Country izenarekin, 'Emakumea melean nazioarteko txapelketa' jokatuko dute sub 18 eta senior mailako emakumezkoen bi taldek. Lehen txapelketa hau asteburu honetan ospatzen ari da (maiatzaren 18 eta 19an).

Maiatzaren 22 eta 23an, beste zita bat izango du gure selekzioak rugbyarekin. Oraingo honetan, 'Centrale 7: Nazioarteko rugby 7 txapelketa'-n senior mailako emakumezko eta gizonezkoen Euskal Herriko selekzioak izango ditugu, besteak beste, Frantzia, Zelanda Berria, Txina eta Hego Afrika aurkari izango dituztelarik.

Centrale 7 - Nazioarteko rugby 7 txapelketa
Honelako txapelketetan parte hartuz, Euskal Herriko selekzioak nazioartean ahalik eta ordezkaritza handiena izatea bilatzen du EH Kirolak. Bide luzea dugu oraindik aurretik, baina eginaren eginez lortuko dugu.

 

Centrale 7: Aurkezpena

Abanto bigarren faserako sailkatua

Xehetasunak
Non argitaratua: Astelehena, 06 Maiatza 2013 10:14

Etxekoentzat izan zen bizkaitarren arteko derbia

Atzo arratsaldean Abanto Zierbenako El mortuero zelaian, EHko emakumezkoen III. futbol kopako lehen fasearen bigarren partida joakatu zen. Bertan etxekoak nagusitu ziren 3-0 emaitzarekin.

Lehenengo zatian Eneritz Txopiteak sartu zuen lehen gola, honela atsedenaldira 1-0eko markagailuarekin joan zirelarik. Bigarren zatiaren hasieran berriz ere Eneritz Txopiteak sartu zuen etxekoentzako bigarren gola. Partida amaitzeko minutu gutxi falta zirenean, Garazi Unibasok partida itxi zuen hirugarren gola sartuz.

Giro ona eta lehia erakutsi zuten bi taldeek. Horrelakoetan gertatzen den moduan, nahia bi taldeek izan arren, batek bakarrik zuen Osasunaren aurka jokatzeko txartela lortzeko aukera. Zaletuak ere partidaren parte izan nahi izan zuten eta harmailetan giro ederra jarri zuten bi taldeen jarraitzaileek.

Partida ikustera udal ordezkariak ere gerturatu ziren, Eneko Urruela kirol zinegotzia eta Maite Etxebarria alkatea partidaz gozatzeko aukera izan zuten. Ohorezko sakea Irantzu Causok, 6 urtean Abantoko kapitain izanak, egin zuen.

Datorren urtean, 100.urteurrena ospatuko duen Abantorentzat egun polita izan zen atzokoa, kopako 2. faserako txartela lortu baitzuten.

DSC 0132

Gorritxoen estreinu ona EH-ko kopan

Xehetasunak
Non argitaratua: Astelehena, 06 Maiatza 2013 10:01

Garaipenarekin estreinatu ziren gorritxoak EH-ko Kopan

Atzo goizean Taxoaren jokau zen partidan, 2-0 nagusitu ziren Osasuna taldeko neskak San Juango taldeari. Bi golak Leire Fernandezek egin zituen, lehena lehen zatiko azken minutuan eta bigarrena 75.minutuan.

Talde gorritxoa nagusitu zen ia partida osoan zehar, eta gol aukera handirik egon ez ziren arren, bizi jokatu zuten bi taldeek. Bigarren zatian batez ere, tentsio handia nabaritu zen jokoan, Derbia jokatzen ari zinenaren seinale. Horren adibide da epaileak San Juanesko entrenatzailea kanporatu egin zuela protesta egiteagatik.

Emaitza honela, Osasunako neskak hurrengo faserako sailkatu dira. Lehen aldia zuten gorritxoek Euskal Herriko Emakumezkoen Kopa jokatzen zutela eta harrera ezin hobea izan dute. Hurrengo kanporaketan Abanto taldearen aurka jokatu beharko dute nafarrek.

DSC 8639

Euskal Kayak Surf Kopako lehen jardunaldia

Xehetasunak
Non argitaratua: Osteguna, 21 Martxoa 2013 10:39

Martxoaren 17an, Kayak Surfeko Gipuzkoako Txapelketa eta Euskal Kopa ospatu ziren Zurriolako hondartzan

Itsasoak indarrez jo zuen, olatu handiak sortuz, baina goizaldean haize zakarra altxa zen, eta ondorioz, olatuak nahasi egin ziren. Marea altuarekin hasi zen txapelketa, eta egunak aurrera egin ahala jeisten joan zen, olatuen baldintzak geroz eta okerragoak izan zirelarik, baita remontatzeko ere.

xabi zurriola 17 03 2013[7]

Arrate Oruetari elkarrizketa

Xehetasunak
Non argitaratua: Astelehena, 04 Otsaila 2013 12:51

Arrate Orueta

Euskal Herriko futbol selekzioko eta Athletic Clubeko jokalari den Arrate Oruetarekin selekzioaren inguruan solasteko aukera izan dugu.

Joan zen ekainaren 23an Eslovakairen aurkako partida nola bizi izan zuen eta etorkizunera begira zein egoera ikusten duen galdetzeko aprobetxatu genuen.

Egoitz Murgoitio eta elurretako kirolak gurean

Xehetasunak
Non argitaratua: Osteguna, 31 Urtarrila 2013 12:20

Ziklokrossa eta Euskal Herritarron elurretarako dugun afizioari buruz solastu gara

Elkarrizketaren atalean, Egoitz Murgoitiorekin hitz egin genuen aurtengo ziklokross denboraldiari buruz. Erreportajearen tartean Euskal Herritarrok elurretarako dugun afizioari buruz aritu ginen, Basque Country Freerideko kideekin.

Saskibaloia eta mendi lasterketak TB saioan

Xehetasunak
Non argitaratua: Astelehena, 21 Urtarrila 2013 12:11

Lander Lasa eta Zigor Iturrietarekin egoteko aukera izan genuen

Elkarrizketaren atalean, Lander Lasa Iraurgi saskibaloi taldeko jokalariarekin izan ginen. Bestalde, mendi lasterketen inguruko erreportajea izan genuen, tartean Zigor Iturrieta elkarrizketatu genuelarik.

Emakumezkoen futbola ardatz urtea hasteko

Xehetasunak
Non argitaratua: Azteazkena, 09 Urtarrila 2013 10:37

Aurreko urtean momentu bereziak bizi izan dituen kirol hau izan da protagonista

Emakumezkoen Euskal Herriko futbol selekzioa eta Eslovakiak ekainaren 23an Anoetan jokatu zuten partiduari buruzko erreportaia eta Unai Gazpio, Realeko emakumezkoen taldearen entrenatzaileari elkarrizketa urteko lehen saioan.

  • Hasi
  • Aurrekoa
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • Hurrengoa
  • Bukaera
EUSKAL HERRIA KIROLA | 0034 943 003461 | Portuetxe 45-A 3.1 | 20018 Donostia
Diseinua: BIT&MINA